
Eguneko kanpusak egitearen zergaitia, familien eguneroko bizitzan laguntzea da, beraien familia bizitza antolatzen lagunduz.
Adin eta gustu desberdinen araberako kanpusak eskeintzen ditugu. 2 urteko eta HH 1eko ume txikien kanpusean, ikasturtean zehar landutako eta garatutako rutinak mantentzen saiatzen gara.
Haur hezkuntzako 2.mailatik aurrera hizkuntzen bultzada lantzen dugu (Euskera & ingelesa), hizkuntzaren garapena jarduera zehatzen bitartez lortzeko eta beste batzuetan tresna gisa. Lehen hezkuntzatik aurrera robotikako kanpusa aukeratu dezakete gazteek, non ingenieritzaren mundua hurbiletik ezagutuko dute ( programatzea, elektronika, informatika, robotika…).
Edozein adin taldetan egonik, jarduera fisiko eta kirolean indarra egiten dugu, berauek eskeintzen dituzten baloreak eta ohitura osasuntsuak barnehartzeko asmoz. Dibertitzeko sukaldaritza tailerra, eskulanak, marrazketa, antzerkia…
Honetaz gain oporrak %100 gozatzeko eta egunerokotik ateratzeko asmoz, leku desberinetara irteerak egiten ditugu ( museoak, parkeak, kanpoko enpresekin tailerrak…).
Laburbilduz, kanpus dibertigarri, hurbilak, eta hezitzaileak antolatzen ditugu, zuen beharrei moldatuz.